domingo, 1 de mayo de 2016

ESTREINUA ARAMAION, MAIATZAK 7an

Lau antzezleak
Maiatzaren 7an Doke Antzerki Taldeak bere obra berria estreinatuko du Aramaion. "Aingeru ala kurriloi?" antzezlana lau taldekidek prestatu dute Vene Herreroren zuzendaritzapean.

Obrako kartela
Taldekidea ere den Josemari Velez de Mendizabalek idatzi du testua. Hiru ahizpa eta loba baten arteko gorabeherak islatzen ditu, iragan mendeko erdialdean koka litekeen istorio harrigarri batean.

Arrasate eta Aramaioko udalen laguntzaz ekoiztu ahal izan duten obra hau taldearen zazpigarrena da 2004an lehen aldiz aritu zirenetik.



Entsegu bateko irudia
Aramaioko emanaldi honekin DATek irekitzen du zirkuitua, Euskal Herriko zenbait antzeztokitatik eramango duena. Maiatza-Ekaina bi hiletan arituko dira udako etenaldiaren aurretik. Urrian ostera aterako dira eszenategietara, sei bat hilabetez eskaini nahi duten obra honekin.

Aramaioko emanaldia maiatzaren 7an izango da, arratsaldeko 8etan, herriko Kultura Etxean.

Fitxa teknikoa
Testua: Josemari Velez de Mendizabal
Zuzendaria: Vene Herrero

Antzezleak: Mariasun Pagoaga, Arantza Ezkurra, Maider Alzelay, Dorita Murgia.

Argiztapena: Fernando Martinez de Eredita
Kartelaren diseinua: Eneritz Tirados


Iraupena: 75´

Informazio gehiago:
http://dokeantzerkitaldea.blogspot.com.es/2016/04/aingeru-ala-kurriloi-dokeren-obra-berria.html

Oharra: Maiatzak 13an ARETXABALETAN arituko da taldea.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario