martes, 24 de noviembre de 2020

ANTZERKI ESKOLA ABIAN 29 IKASLEREKIN

 



Doke Antzerki Eskola abian da hogeita bederatzi ikaslerekin. Ikasle gazte, ilusioarekin, antzerki munduaren xarma ezagutzeko prest ageri direnak. Eta horiekin, ikasketen arduradun bezala, bikote trinko bat: Maider Alzelai eta Vene Herrero. Biak dira ikasgaien nondik norakoa diseinatu dutenak eta beraiei dagokie erantzukizuna ikasleria aurrera joan dadin.

Honakoak dira ikastaroaren helburu nagusiak:

- Antzezlan baten prestaketa ezagutzea jolasaren bitartez.

- Ahozkoaren zein gorputzaren adierazpena lantzea.

- Sormena eta pertsonaren alderdi artistikoa lantzea.

- Talde lana sustatzea, elkarrekin proiektu txikiak sortuaz.

- Norbere burua hobeto ezagutzea eta prozesu hori disfrutatzea.

- Antzerkia euskaraz egitea.

Adin tarte desberdinak bereizitu dira, 8-11 artekoak eta 12-15 artekoak. Ikasle kopuruari dagokionez, bosteko taldeak dira, segurtasuna eta ikastorduen aprobetxamendua bermatu ahal izateko.

 

miércoles, 14 de octubre de 2020

IKASTAROAK HAUR ETA GAZTEENTZAT

 

 

Izen ematea zabalik dago. Interesatua bazaude, apunta zaitez.

domingo, 22 de marzo de 2020

DOKEREN ZAZPI ANTZEZLANEN BIDEO OSOAK

... lasaitasunean ikusteko... Doke Antzerki Taldearen orain arteko zortzi obra desberdinetatik zazpiren bideo osoak eskaintzen ditugu... etxean goxo-goxo dastatzeko... Azkena, "Hemen ez du inork ordaintzen" lanari dagokiona, eszenategietan emateari uzten diogunean jarriko dugu.


Hamaika amaren seme (alaba) (2018) 


Aingeru ala kurriloi? (2016) 



Galderak (2014)

 Paradisuko atean (2013)

Iragana iragan (2010)

Actto para la Nochebuena (2006-2007)
 
Actto para la Nochebuena (2006-2007) (musika eta argazkiak) 

Eskuak elkarri (2004)

martes, 17 de marzo de 2020

ETXEAN DAUDENENTZAKO BIDEOAK



ahoz ahoko 2020ko ipuinak ez dira geldituko...

Koronabirusaren kontra: etxean! (Amane eta Lizar)


Baobab (Maider Alzelay)


Monedero eta billeteroak (Itziar Rekalde) 

Neguko solstizioa (Ana Apika) 


Mattinen ippuina (Maider Alzelay)

lunes, 9 de marzo de 2020

ANTZERKI ESKOLA. Izen ematea zabalik

ATZERATUA, OSASUN EGOERARENGATIK

2020


Tailerrak


1.- Antzezlarien interpretazioa (hastapenak) 32 ordu

2.-Antzerki dramaturgia. 24 ordu

3.- Viewpoints Teknika. 32 ordu








Irakasleak 
Borja Ruiz (1 eta 3)
Oskar Galan (2) 
 

Egutegia 
1.- Maiatzaren 9 - Ekainaren 27 (larunbatak) 4 ordu eguneko (9-13) 
2.- Maiatzaren 8 - Ekainaren 26 (ostiralak) 3 ordu eguneko (18-21) 
3.- Irailaren 19 - Azaroaren 7 (larunbatak) 4 ordu eguneko (9-13) 

Inskripzioko kuota 
Tailer bat eginez gero: 50 euro
Bi tailer eginez gero: 80 euro
Hiru tailer eginez gero: 100 euro

Ikasleria 
Antzerki munduaz interesatuta daudenak 
Adina: 17 urtetik gorakoak 
Kopurua: tailer bakoitzak gehienez jota 15 ikasle
Izena emateko epea: apirilak 17 
Non: BAZen eta
  dokeikastaroak@gmail.com

Tailerra amaitu eta aprobetxamendua erakutsi ondoren, ikasleak diploma bat jasoko du.


TAILERRAK /TALLERES

Interpretazioa



Ikastaro honen helburu nagusia, jokoan bidez baina oinarri sendo batekin, aktore/sa ofizioa zertan datzan transmititzea da.

Horretarako lau arlo handi esploratuko ditugu, interpretazioari dagozkionak.




Gorputz espresabidea

Chejov-en teknikatik abiatuta, gorputz eta irudimenaren bidez zenbait emozio-egoeratara nola hurbiltzen garen aztertuko dugu, eta horien gainean pertsonaia desberdin aberatsak landuko ditugu, humanoak, sinesgarritasun biziarekin.



Aho espresabidea

Giza ahotsaren tonu eta modulazio desberdinek emozio desberdinak piz ditzakete eta, halaber, horiek joko eszeniko diferentetako zerbitzutara jartzen dira, pertsonaia desberdinak ere sortu ahal izateko.





Hitza

Komunikazio zuzen, aske eta humanoak nolakoa izan behar duen aztertuko dugu. Horretarako, narrazio laburrekin hasiko gara, pertsonalak, gutxika gutxika hitzaren bidez pertsonaia aproposak sortu eta landu ahal izateko.



Joko eszenikoa

Aurreko alderdi tekniko guztiak antzerki eszena zehatzetara aplikatuko dira, praktikan.



====..====

Dramaturgia



Idazkera dramatikoaren tailerrak, testu dramatikoan trebatu ahal izateko lanabes egokiaren bilakuntzan garatuko dira. Horretarako honako arloak landuko dira:



Alegia

Kontatu nahi dugunaren egitura da alegia. Zerbait modu egokian adierazteko egitura on bat eduki behar  da. Beste genero batzuetan ez bezala, antzerkian egin egin behar da, eta ez hainbeste narratu. “Egiteko” eskubidea gure pertsonaiek eurek dute.



Pertsonaiak

Pertsonaiek mami eta gogoa eduki behar dute. Horietako bakoitzari elementu adierazgarri bereizgarriak emango dizkiogu.



Istorioa

Idazki on bat zer den behar bezala ikusi ahal izateko, garai desberdinetako antzerki testuak erabiliko ditugu. Horretarako egile klasiko eta gaur egunekoen idazkiak aztertuko ditugu eta berezko gure bidea bilatuko dugu, idazki horien bitartez gurea sortuz.



Autofikzioa

“Ni neroni”aren aukerak izango ditugu gogoan gure sorkuntzan, eta baita gure idazkiaren muga logikoak. Egunerokoaren abiapuntutik aterako gara poetikoeneraino heltzeko, esku hartzaile bakoitzaren beharrak kontuan izanda.



====..====



VIEWPOINTS Teknika



Entrenamendu eta sorkuntzarako teknikan sartzeko tailerra da. Eszena entrenamendua dira Viewpoints-ak, halaber estrategia eta sortze-filosofia bat ere, Mary Overlie koreografoak sortua eta ondoren Anne Bogartek garatutakoa, antzerki-ikusmira handiago baten bidez.



Viewpoints-en barneko murgilketa praktiko osoa izango da Ikastaroa.

Helburua inprobisaketaren teknikara ahalik eta gehien hurbiltzea da, eta horrek, une eszenikoak konposatzeko orduan, denboraren eta espazioaren lanabesekin lan egitea ahalbidetzen du.



Modu horretan, bi norabidetako kontzientzia landuko dugu: alde batetik kanporako arreta, hau da espazioan eta antzezle-kideenganakoa; eta aldi berean norberarengana eta ekintza propioetara heltzen den arreta izango dugu kontuan.

Horretarako, une eszenikoa osatzen duten oinarrizko elementuetan intzidituko da: denbora, espazioa, mugimendua, itxura, emozioa eta istorioa.



Interpretación

El objetivo esencial del curso es transmitir, a través del juego pero con sólidas bases técnicas, los principios sobre los que se asienta el oficio actoral.
Para ello exploraremos cuatro grandes aspectos en relación a la interpretación.

La expresión corporal
Partiendo de la técnica Chéjov, exploraremos cómo el cuerpo y la imaginación nos permiten acercarnos a ciertos estados emocionales sobre los que elaborar personajes diferentes, expresivamente ricos, creíbles y humanos.

La expresión oral
El emplazamiento y las diferentes texturas de la voz humana nos permiten despertar emociones diversas que, a su vez, se ponen al servicio en diferentes juegos escénicos así como en la elaboración de personajes diversos.


La palabra
Indagáremos las bases de una comunicación oral directa, humana y libre. Empezaremos trabajando relatos personales para paulatinamente llevar ese uso orgánico de la palabra a la construcción de personajes.

Juego escénico
Todos los aspectos técnicos anteriores serán aplicados en la práctica a escenas teatrales concretas.

====..====

Dramaturgia

El taller de Escritura Dramática consistirá en adquirir las herramientas necesarias para poder crear un texto dramático. Para ello trabajaremos los siguientes aspectos:

Fábula
La fábula es el esqueleto de lo que queremos contar. Para poder contar bien es necesario tener una buena estructura. A diferencia de otro tipo de género, donde importante es narrar, en el teatro se trata de hacer. Ese derecho a "hacer" lo tienen nuestros personajes.

Personajes    
Debemos procurar siempre que los personajes tengan fondo y alma. Buscaremos modos con los que dotar de elementos únicos a cada uno de ellos. 

Historia
Emplearemos escenas de textos teatrales de diferentes épocas para glosar nuestra visión de lo que es un buen texto escrito. Analizaremos los recursos de autores clásicos y contemporáneos, y buscaremos nuestro propio camino a través de dichos recursos.

Autoficción
Jugaremos las opciones del "yo mismo" dentro de nuestra creación, así como los límites lógicos de este recurso. Partiremos de lo cotidiano para llegar a lo más poético dependiendo de cada participante y sus necesidades.

====..====

Técnica VIEWPOINTS

Se trata de un taller de perfeccionamiento en el entrenamiento y creatividad. Los Viewpoints son un entrenamiento escénico, e igualmente una estrategia y una filosofía creativa, creada por la coreógrafa Mary Overlie y desarrollada por Anne Bogart, con una perspectiva teatral más amplia.

El taller será una inmersión práctica en lo que vienen a ser los Viewpoints. El objetivo es acercarse lo más posible a la técnica de improvisación, y ello permite, a la hora de componer momentos escénicos, trabajar con herramientas de tiempo y de espacio.


De esa manera trabajaremos con conciencia de dos direcciones: por un lado la atención hacia el exterior, es decir en el espacio y hacia el coactor/coactriz; al mismo tiempo, la atención puesta hacia uno/a mismo/a y hacia su propia acción. Se incidirá en los elementos básicos que componen el momento escénico: tiempo, espacio, movimiento, aspecto, emoción e historia.