domingo, 26 de noviembre de 2023

ARTISTA HANDIAK

Xabi, Maider eta Itziar

DOKE ANTZERKI TALDEAK oso maila altua eman du Dulantziko 17. Antzerki Amateurraren Jaialdian, iragan larunbatean azken jardunaldia bizi izan zuena, sari banaketarekin.

Bederatzi ziren estatu osoko taldeak, eta dokekideek garbi erakutsi dute antzezle bikainak direla. Azaroaren 10eko euren saioan arrasatearrek sekulako emanaldia borobildu zuten eta horrela ikusi zuten epai mahaiak eta publikoak ere. Suposa daitekeen bezala, hautaketarako aurkeztutako laurogeita hamar taldeetatik aukeratuak izatea, soilik, dokekideentzat saria zen. Euskaraz aritu ziren bakarrak izatea ere ez zen nolanahiko aitorpena. Eta horretan oinarrituta, Arrasateko taldea bikain aritu zen.

Azkenik, Arrasatera saririk ekarri ez duten arren, oso pozik itzuli dira… azken unera arte sariak hatzamarrekin ukitu baitituzte. Honakoa izan da emaitza, DAT-ri dagokionez:

Bigarren mailako emakume-aktore onenaren finalista: Itziar Rosado

Emakume-aktore onenaren finalista: Maider Alcelay

Gizon-aktore onenaren finalista: Xabier Latorre

Taldeak maila ona eman badu, zer esanik ez epai mahaiaren iritziz finalista izateko nabarmendu ziren hiru dokekideei dagokienez. Antzerki amateurraren antzezle apartatzat har daitezke.

Zorionak Doke Antzerki Taldeari, Vene Herrero zuzendaria buru.







Argazkiak: Joxe Otaduy


sábado, 11 de noviembre de 2023

BIKAIN

Emanaldi bikaina gertatu zen atzo DOKE ANTZERKI TALDEAk Dulantzin eskainitakoa. 17. Antzerki Amateurraren Jaialdiaren barruan atzo zegokien dokekideei aritzea Txema Blasco Auditoriumean eta  aparteko saioa borobildu zuten taldekideek eszenategian.

Jaialdiak azaroko hiru asteburutan zehar garatzen ari da - estatuko beste horrenbeste talde amateurrekin-, eta arrasatearrak atzo ostiralerako zeuden programatuta. Emanaldiaren amaieran hiru bider atera behar izan zuten antzezleek agurtzera, publikoak xalo zaparrada handi batekin sarituta.

Azken gala azaroaren 25ean izango da, eta bertan jaialdiko sariak banatuko dira.

Alea jacta est.






viernes, 3 de noviembre de 2023

DOKE: AZAROAK 10. DULANTZIN

 



Azaroaren 10ean, arratsaldeko 7´30etan DOKE ANTZERKI TALDEAk bere obra eskainiko du Arabako Dulantzin, 17. Jaialdiaren barruan. Estatu osoko beste zortzi talderekin lehiatzen dira dokekideak. "Hemen ez du inork ordaintzen" obra da jaialdian izango den euskarazko antzezlan bakarra.

ZATOZTE GUREKIN!!!!
Autobusa jarri dugu, Arrasatetik arratsaldeko 5´30etan aterako dena.
Autobusa eta antzerki-sarrera DOAN.
Apunta zaitez, 665 118 572 zenbakian