martes, 24 de noviembre de 2020

ANTZERKI ESKOLA ABIAN 29 IKASLEREKIN

 



Doke Antzerki Eskola abian da hogeita bederatzi ikaslerekin. Ikasle gazte, ilusioarekin, antzerki munduaren xarma ezagutzeko prest ageri direnak. Eta horiekin, ikasketen arduradun bezala, bikote trinko bat: Maider Alzelai eta Vene Herrero. Biak dira ikasgaien nondik norakoa diseinatu dutenak eta beraiei dagokie erantzukizuna ikasleria aurrera joan dadin.

Honakoak dira ikastaroaren helburu nagusiak:

- Antzezlan baten prestaketa ezagutzea jolasaren bitartez.

- Ahozkoaren zein gorputzaren adierazpena lantzea.

- Sormena eta pertsonaren alderdi artistikoa lantzea.

- Talde lana sustatzea, elkarrekin proiektu txikiak sortuaz.

- Norbere burua hobeto ezagutzea eta prozesu hori disfrutatzea.

- Antzerkia euskaraz egitea.

Adin tarte desberdinak bereizitu dira, 8-11 artekoak eta 12-15 artekoak. Ikasle kopuruari dagokionez, bosteko taldeak dira, segurtasuna eta ikastorduen aprobetxamendua bermatu ahal izateko.