sábado, 6 de noviembre de 2021

HELDUEN IKASTAROAREN AMAIERA


Gaur eguerdian eman zaio amaiera
Antzezlarien interpretaziorako hastapenak titulupeko Doke Antzerki Eskolaren helduentzako  2021eko ikastaroari. Borja Ruizen zuzendaritzapean bederatzi ikaslek interpretaziora modu ludikoan hurbiltzeko tailer bat burutu dute azken bi hilabeteotan, eta denen esanetara ikastaroa bikain aprobetxatu da. Arte eszenikoen ardatz nagusia den inprobisaziotik abiatuz, jarrera dramatikoari dagozkion oinarrizko ideia nagusiak jorratu dira azken bi hiletako asteburuetan.

 

Gaurko azken saioan Doke Antzerki Eskolaren erantzule nagusia den Vene Herrero egon da eta irakasle eta ikasle guztiak zoriontzeaz gain, Doke Antzerki Eskolaren hurrengo erronketan ere elkar ikusteko nahia azaldu die.

Eskerrik asko denei!