Kartela |
Aurrekoak bezala, "Aingeru ala kurriloi?" antzezlana Josemari Velez de Mendizabal dokekideak idatzi du. Hiru ahizparen istorioa aurkezten da, XX. erdi aldera koka daitekeena. Hiruetatik adinduenak gurasoen etxetik alde egin behar izan zuen haurdun geratu zenean eta ez zen beste inoiz itzuli. Beste bi ahizpak ezkongeak dira eta euren arteko bizimodua arrunkeria itogarriak inguratzen du. Halako batean, bi ahizpen bizitza irauliko duen hirugarrenaren alaba agertzen da etxera, ama hil zaiolakoan. Eta istorioa korapilatu egiten da, denentzat, bizitza zaildu egiten dizkien uneak sortuz.
Egileak adierazi duenez, oraingo obra honetan
taldeko emakumeek bakarrik parte hartzea erabaki zen hasieratik. Eta antzezle izango zirenek hautatu zuten gaiaren zutabe nagusia. Beraz, Velez de Mendizabalek horren inguruan bilbatu du istorioa, nahiz eta - aitortu duenez- askatasun osoa izan duen testua idazteko.
Lau aktoresak prentsaurrekoan |
Vene Herrrero zuzendaria |
Obra honetarako DATen antzezleak Mariasun Pagoaga, Arantxi Ezkurra, Maider Alzelai eta Dorita Murgia dira. Horien esanetan, ikusleek obra polit bat gozatzeko aukera izango dute.
Kartelaren egilea, DATen obra guztietan bezala, Eneritz Tirados arrasatearra da.
Argazkiak: Doke Antzerki Taldea
Argazkiak: Doke Antzerki Taldea
No hay comentarios:
Publicar un comentario