miércoles, 23 de noviembre de 2016

ABADIÑOKO ANTZERKIÑON, AZAROAK 26

Antzerkiño deritzan antzerki zikloaren aurtengo amaieran egongo da DOKE ANTZERKI TALDEA, datorren larunbatean, hilak 26. Azaroaren 5ean ekin zitzaion II. Antzerki Jaialdiari eta bertan arituko DAT "Aingeru ala kurriloi?" antzezlanarekin. 

Abadiñoko Udalak eta Banarte taldeak elkarrekin antolatutako jaialdi honek ezagutzera eman nahi du Euskadiko antzerki talde amateurren lana. Aurtengo edizioan Zallako Antifaz eta Ortuellako Fierabrás taldeak eta Altsasuko Tarima Beltza izan dira orain arteko gonbidatuak. Gazteleraz ihardun dute. Larunbatean DATi dagokio txanda.


Oso aukera edertzat jo dute dokekideek Abadiñoko erakustaldi honetan esku hartzea. Aurreneko aldiz da DAT jaialdi batean gonbidatu moduan aritzen dela. 

Hitzordua, beraz, Abadiñoko Errota Kultura Etxean, larunbata 26, arratsaldeko 8etan.

lunes, 14 de noviembre de 2016

ESKORIATZAN, IGANDEAN, AZAROAK 20.

Datorren igandean, azaroak 20, DOKE ANTZERKI TALDEAk bere obra "Aingeru ala kurriloi?"eskainiko du Eskoriatzako Zaldibar Antzokian. Arratsaldeko 7etan izango da emanaldia. Oraingo hau da DATek Eskoriatzan egiten duen lehen agerraldia.
DATen agendan azaroaren 26 agertzen da Eskoriatzaz osteko hurrengo emanaldia, Abadiñoko Antzerkiño topaketen barruan.


jueves, 3 de noviembre de 2016

IGANDEAN, DOKE ANTZERKI TALDEA ARRASATEN

Urte batzuk eman dira Dorita Murgiak bere lehen antzezlanean parte hartu zuenetik. Hortxe daukagu, argazki historiko batean, ikaslea zela. Eskaileratxo batera igota, jaten ematen diote, antzerkigintzan haziko den esperantzan.

Eta argi asko utzi zuen aspaldi hazi zela, "Aingeru
ala kurriloi?" obran erakusten den moduan. Arte dramatikoan hazi, bai Doritak eta baita antzezpenean laguntzen dioten Mariasun Pagoaga, Arantza Ezkurra eta Maider Alzelaik ere. 

Taldearen hurrengo emanaldia datorren igandean izango da, azaroak 6, Arrasateko Amaia antzokian, arratsaldeko 7´30etan. Sarrerak salgai daude, 10eurotan.

Argazkiak: Dorita Murgia, DAT

martes, 1 de noviembre de 2016

AZAROAREN 6, ARRASATEKO AMAIAN

Berriro ere agertokira. Udako etenaren ostean, DATeko lagunak prest daude "Aingeru ala kurriloi?" obrari berriz ere ekiteko.

Arrasateko Amaia antzokia izango da bigarren aldiz taldearen ekoizpena hartuko duena, azaroaren 6an, arratsaldeko 7´30etan.

Dagoeneko sarrerak salgai daude honako helbide honetan,



Eta baita antzokiko lehiatilan ere eskura daitezke. Prezioa: 10 euro.

Iragan ekainaren 19an toki berean ekinda gero, honela ikusi zuen obra, Jaime Valverde Garako antzerki kritikoak: 

"Teatroa seriotasun itzelez bizi duen artista talde baten egikera da; eta batez ere, herri antzerkiaren maitasuna eta baldintzarik gabeko leialtasuna, edozein teatro sistemaren oinarria izan behar dena"


http://dokeantzerkitaldea.blogspot.com.es/2016/06/antzerkiari-emanak.html