DOKE ANTZERKI TALDEAk itxi egin du "Aingeru ala kurriloi? obraren kapitulua, oso emaitza onarekin itxi ere. Vene Herreroren zuzendaritzapean aritu zen DAT antzezlan horrekin eta kritika guztien arabera taldeak ordura arteko bere estiloa guztiz aldatu zuen, irri antzerkian ez ezik draman ondo moldatzen direla erakutsiz.
Eskerrak eman nahi dizkiete DATeko kideek, obra ikustera hurbildu zirenei. Baita kritika eta medioei, horiek gabe ezin baita zirkulua bete.
DATek bideo bat egin du obrarekin eta interesatuak koxmezubia@gmail.com helbidean eska dezake.
Halaber, obraren testua lor dezakezu helbide berdinera joz.
DAT beste egitasmo batean dago une hauetan eta 2018an irtengo da ostera antzeztokietara.