miércoles, 31 de diciembre de 2014

AGUR, 2014. GORA 2015.


Amaitu da urtea, DOKE ANTZERKI TALDEAren hamargarrena. Eta "Galderak" obrarekin bete du taldeak bere egitaraua. Maiatzeko estreinuaren ostean, abenduko emanaldiak izan dira. Lortutakoa oso emaitza positibotzat jotzen dute taldekideek.

DOKE ANTZERKI TALDEAK ez du urtea amaitu nahi 2015 ederrena bere lagun guztiei opa gabe.  

 Datorren urtean ere bidean aurkituko gara.


Gasteizko emanaldia amaituta


 ZENBAIT UNE
 
Itziar, publikoarekin hitz egiten, Aramaioko emanaldian

Amaia Antzokian, emanaldia hasi aurretik

Emanaldiaren aurreko entsegua, Gasteizen

Gasteizko aldageletan


Fernando teknikaria, Aretxabaletan

Biharko aktore-aktoresak

Entsegua, Aramaion

Aramaion, emanaldiari ekin aurretik

martes, 23 de diciembre de 2014

ARETXABALETAN, ABENDUAK 27an



Abenduko eta aurtengo bere programazioarekin amaitzeko, DOKE ANTZERKI TALDEAk “Galderak” obra eskainiko du Aretxabaletako Arkupe Antzokian. Saioa, urteko azken larunbatean izango da, hots, abenduaren 27an, arratsaldeko 7´30etan.
 
DAT aurretik ere birritan aritu da Arkupe aretoan. “Iragana iragan“ eta “Paradisuko atean” obrekin gertatu zen eta eta oso oroitzapen ona gordetzen du emanaldi haietatik.



Oraingoan ere, DATek sarrera batzuk banatuko ditu Aretxabaletako ekitaldi honetara joateko diren interesatuen artean. Nahi duenak, beraz, ondoko helbide honetara idatzi behar du: 


AZKAR IBILI 
AZKAR IBILI
AZKAR IBILI 
AZKAR IBILI
AZKAR IBILI
 
 

viernes, 19 de diciembre de 2014

GAUR GASTEIZEN, HEGOALDEN

DOKE ANTZERKI TALDEAk gaur ostirala Gasteizko Jesus Ibañez de Matauco antzokian (HEGOALDE Gizarte Etxea) eskainiko du "Galderak" antzezlana.
Arabako Foru Aldundiak antolatu du emanaldia eta arratsaldeko 8etan izango da, aurtengoz Araban eskainiko den  azken saioa.


 




Joateko interesa duenak GONBIDAPENAK eska ditzake, 

helbidera idatziz.






 AZKAR IBILI!
  AZKAR IBILI!
    AZKAR IBILI!
     AZKAR IBILI!  
    AZKAR IBILI! 
     


lunes, 15 de diciembre de 2014

AMAIA ANTZOKIAN



Iragarrita zegoen moduan, abenduaren 12 eta 13an ekitaldi bana eskaini zituen DOKE ANTZERKI TALDEAk Arrasateko Amaia Antzokian, “Galderak” obrarekin. Lerro hauen bitartez gure eskerrik beroenak luzatzen dizkiegu, emanaldiak arrakastatsuak gertatzen lagundu diguten guztiei: antzokiko teknikoak, medioak eta, batez ere, Amaia Antzokira bertaratu ziren guztiak.


 





 




 


Argazkiak: DAVID FERNANDEZ DE GAMARRA

sábado, 6 de diciembre de 2014

“GALDERAK” OBRA IKUSGAI


DOKE ANTZERKI TALDEAk “Galderak” bere obra berria eskainiko du abenduan zehar zenbait eszenategitan. Taldeko aktoresa ezaguna den Mariasun Pagoagari eta Itziar Rekalde Dokeren zuzendariari galdera bana egin dizkiegu.


      Zer suposatu du obra berri honek zure ibilbide artistikoan?

Mariasun Pagoaga

    Urrats handia izan da. Aurreko lanetan oso gustura sentitu naizen arren “Galderak” obrarekin aktoresa bezala asko irabazi dudala esango nuke. Itziar Rekaldek sakon ezagutzen du taldea eta badaki kide bakoitzari bere zukua ateratzen. Doke erreferente sendoa bilakatu da euskal antzerki munduan eta ni oso pozik nago hasiera-hasieratik bertan parte hartu dudalako.


Zer berezituko zenuke taldeak obra honekin lortutakoaz?

Itziar Rekalde
      
  Esaten den moduan, taldeak “taulak” egin ditu. Eskarmentuak bere hondarra uzten du ahalegin bakoitzean eta kide bakoitza modu espezialean aritu da “Galderak” obraren entseguekin hasi ginenetik. Nik uste dut publikoak garbi antzemango duela eskarmentu luzeko talde baten aurrean dagoela. Dokeren ekarpen berri honek argi uzten du euskal antzerkia osasuntsu dagoela.

DOKE ANTZERKI TALDEAK honako toki hauetan eskainiko du bere obra "GALDERAK", abenduan.



NOIZ
NON
TOKIA
ORDUA
12 eta 13
Arrasate
Amaia Antzokia
20etan
19
Gasteiz
Hegoaldeko Gizarte Etxea
20etan
27
Aretxabaleta
Arkupe Kultura Etxea
19´30etan



Arrasateko emanaldietarako sarrerak (10 euro) nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin eta helaraziko dizkizugu: