Agus Perez kritikaria |
Kritika
ANTZERKIA
‘Aingeru ala kurriloi?’
Konpainia: Doke. Testua: Josemari Velez de Mendizabal. Zuzendaritza: Vene
Herrero. Antzezleak: Mariasun Pagoaga, Arantza Ezkurra, Maider Aizelay,
Dorita Murgia. Lekua: Aramaioko antzokia. Data: Maiatzak 7.
Agus Perez
Antzerki kritikaria
Aramaioko antzokian estreinatu
du Doke antzerki taldeak bere azken sorkuntza, seigarrena orain dela hamabi
urte sortu zenetik. Eta bere garrantzia dauka Arabako herri euskaldunean
estreinatu izanak, Arrasateko taldeak beti jardun duelako euskaraz eta
herri-antzerkiaren parametroetan.
Oraingo honetan, Josemari Velez de Mendizabalen testu bat eszenaratu dute –Aingeru ala kurriloi?–, erreferentzia
eginez antzezlaneko pertsonaia baten kurrilo izaerari.
Argumentuaren erdian
ahizpa zahar biren bizimodu arrunta kokatzen da: bata onbera da, ordenatua,
zentzuduna eta bihozbera; bestea, ostera, zatarra eta garratza. Berez, bien
arteko harreman zaila nahikoa emango zukeen antzezlan osorako, baina egileak beste
faktore batzuk txertatu ditu hasierako egoera horretan, eta horrela hasi gara
ikusten dena ez zela zirudien bezain argia.
Aramaioko emanaldiko une bat |
Vene Herrero zuzendaria |
Argazkiak: Berria (Agus Perez) eta DAT
No hay comentarios:
Publicar un comentario