martes, 19 de abril de 2016

AINGERU ALA KURRILOI? DOKEren OBRA BERRIA

Kartela
"Aingeru ala kurriloi?" da Doke Antzerki Taldearen lan berria. Gaur aurkeztu dute taldekideek ekoizpen berria. Maiatzaren 7an estreinatuko dute Aramaioko Antzokian eta gero, ekaina bitartean, Aretxabaleta (maiatzak 13) eta Arrasaten (ekainak 19) eskainiko dute. Urrian ekingo diote berriro antzokiz antzoki. Taldearen ideia da 2017ko ekainera arte aritzea obra honekin.

Aurrekoak bezala, "Aingeru ala kurriloi?" antzezlana Josemari Velez de Mendizabal dokekideak idatzi du. Hiru ahizparen istorioa aurkezten da, XX. erdi aldera koka daitekeena. Hiruetatik adinduenak gurasoen etxetik alde egin behar izan zuen haurdun geratu zenean eta ez zen beste inoiz itzuli. Beste bi ahizpak ezkongeak dira eta euren arteko bizimodua arrunkeria itogarriak inguratzen du. Halako batean, bi ahizpen bizitza irauliko duen hirugarrenaren alaba agertzen da etxera, ama hil zaiolakoan. Eta istorioa korapilatu egiten da, denentzat, bizitza zaildu egiten dizkien uneak sortuz.

Egileak adierazi duenez,  oraingo obra honetan
Lau aktoresak prentsaurrekoan
taldeko emakumeek bakarrik parte hartzea erabaki zen hasieratik. Eta antzezle izango zirenek hautatu zuten gaiaren zutabe nagusia. Beraz, Velez de Mendizabalek horren inguruan bilbatu du
istorioa, nahiz eta - aitortu duenez- askatasun osoa izan duen testua idazteko.

Vene Herrrero zuzendaria
Vene Herrero Arrasateko antzerki zuzendariari eskaini zitzaion aurtengo urtarrilean obraren ardura eszenikoa. Berak azaldu duenez, hiru hilabete hauetan gogor aritu behar izan dira, oso emaitza onarekin. Herrerok esan du idazlan orijinalean zenbait ukitu eman direla azken emaitzara heldu arte.

Obra honetarako DATen antzezleak Mariasun Pagoaga, Arantxi Ezkurra, Maider Alzelai eta Dorita Murgia dira. Horien esanetan, ikusleek obra polit bat gozatzeko aukera izango dute.  

Kartelaren egilea, DATen obra guztietan bezala, Eneritz Tirados arrasatearra da.

Argazkiak: Doke Antzerki Taldea

domingo, 10 de abril de 2016

OBRA BERRI BATEN ATARIAN

Entseguko une bat
Badabiltza. Entseguan harrapatu ditugu Doke Antzerki Taldeko kideak larunbat euritsuan. Eta azaldu digutenez, aurreratu samar daukate obra berria. Euren lokalean ari ziren Mariasun, Arantxi, Maider eta Dorita, obraren ardura eszenifikoa hartu duen Vene Herrero zuzendariaren esanetara.


Arantxi, Maider, Dorita eta Mariasun, Vene zuzendariarekin
"Laster izango duzue antzezlan honen berri. Datorren hilerako nahi genuke prest eduki. Oso gustura ari gara eta orain arte antzeztutakoekin alderatuta pixka bat desberdina dela esango genuke" diote, etseguaren etenaldi batean.
Zuzendariarengandik aginduak jasotzen ari
Badirudi, beraz, laster berriz antzokietan ikusteko aukera izango dugula.