miércoles, 28 de mayo de 2014

HAMAR URTEKO HISTORIA



DOKE ANTZERKI TALDEAren historia txiki bat azaldu da gaur “Hots begi danbolinak” blogean. Hamar urteko ibilbidea burutua, erronka berrietarako prestatzen ari gara, betiko jarrera apaletik: euskal herri antzerkia bultzatu nahi dugu. 

Hasi ginenetik helburu berdinak mugiarazi gaitu eta gure taldetik igaro diren kide guztiok izpiritu horrekin jardun dugu.   

Txoko honetatik, hamar urte hauetan gurekin modu batean edo bestean egon zaretenoi: eskerrik asko. Bidean topo egiten segituko dugu.

Hona hemen historia irakurtzeko helbidea: 
 

martes, 20 de mayo de 2014

GALDERAK

Doke Antzerki Taldearen (DAT) hamargarren urtemuga ospatu nahian dokekideek taula gainera eramango dute 2014an obra berri bat. GALDERAK da lan berria eta maiatzaren 31an eskainiko dute lehen aldiz Aramaioko Kultura Etxean

"Eskuak elkarri" 2004
Hamar urte eman dira, Arrasateko Amaia Antzokian Doke Antzerki Taldea (DAT) izango zenaren lagunak “Eskuak Elkarri” antzezlan musikatua eskaintzeko abentura artistikoan enbarkatu zirenetik. Ordu asko korritu dira egun hartatik eta DATek Euskal Herriko antzeztokiak ezagutu ditu, bere lanaren bitartez.

GALDERAK obra honekin, euskal antzerkiaren ekoizpenari bultzadatxo berri bat eskaini nahi diote DATetik.

Egunero edozein une eta tokitan berez sortzen diren galdera bitxi, arraro eta,  batzuetan, ergelen inguruan garatzen du obrak ardatz nagusia. Nork berak galderen planteamendutik bizitzari eskaintzen dion erantzuna da obraren  haria, binomioen araberako etenik gabeko prozesuan.

Doke Antzerki Taldearen orain arteko ibilbideari eutsi nahi izan zaio oraingoan ere eta paradoxetan sartuta, umorezko klabea ahalbidetzen zaio antzezpeneko entramatuari.

Josemari Velez de Mendizabal dokekideak idatzi du GALDERAK. Itziar Rekalde da berriz ere ekoizpenaren zuzendaria. Eta honako hauek ditugu oraingo antzezleak: Arantza Ezkurrra, Mikel Irastorza, Mariasun Pagoaga, Itziar Rosado, Marga Mercader, Dorita Murgia, Mikel Dominguez, Josemari Velez de Mendizabal.  

Argiztapeneko teknikaria Fernando Martinez de Eredita da eta ekoizpen berri honetarako kartelaren egilea Eneritz Tirados.

Aramaion izango da, beraz, aurreneko emanaldia, maiatzaren 31an, arratsaldeko 8etan.