Oñatin izango da, azaroaren 23an. DATek bere obra berria estreinatuko du. Entseguetan jo eta ke ari dira kideak, Aramaio eta Arrasaten. Zailasunak zailtasun, taldeak -kide berri ugarirekin- gogoz dihardu eta ilusioarekin begiratzen diote egutegiari, izan ere dagoeneko zenbait emanaldi hitzartuta dituzte.
Lua txikiak ere bere ekarpentxoa egin nahi izan dio gaurko idazkiño honi. Ate joka ari dira gazte asko DATen ateetara, antzerki lanetan enbarkatzeko irrikan. Denentzat izango da aukera.
Argazkiak: DAT eta Lua
lunes, 14 de mayo de 2018
AZAROAK 23
Etiquetas:
2018,
azaroak 23,
DAT,
Doke Antzerki Taldea,
Oñati
sábado, 17 de febrero de 2018
OBRA BERRI BATEAN, BETE BETEAN
Aurrekoetan bezala, Aramaion ari dira entseguetan, Vene Herrero zuzendariaren gidaritzapean. Baina obrak berrikuntza sakona dakar eta ohiko dokekideez gain gazte multzo baten presentzia nabarmentzen da. Laster albiste gehiago izango dira DATen muntaia berri honetaz.
Argazkiak: DAT
Etiquetas:
2018,
Aingeru ala Kurriloi?,
DAT,
Doke Antzerki Taldea,
Vene HerreRo
jueves, 8 de febrero de 2018
"MATEOREN AMA" IZANGO DA MARIASUN PAGOAGA
Modu
txikitxoan parte hartu zuen "Handia" filmerako txaloak oraindik
amatatu ez direnean, beste egitasmo batean ari da Mariasun Pagoaga dokekidea,
oraingoan ere Moriarti ekoizlearen eskutik. Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak
idatzitako gidoia da. Laburmetraia formatoan errodatuko da eta "Mateoren
ama" izango du titulua. Dagoeneko, entseguetan ari dira. Mariasunek bi pertsonaiari eman beharko dio
bizitza. A! Eta gainera, Mariasunek pelikulan Arrasateko kaleko euskalkia erabiliko du.
Dokekidearen
zine-eskarmentuko zenbatgarren pelikula dueneko kontua galdu dugunean - zazpigarrena, oker ez bagaude-
Mariasunek biziki eskertzen du Moriartikoek berarengan berriz ere jarritako
konfiantza. Beti esan duen moduan, luxu bat da Arregi, Goenaga, Garaño eta abarrekin
lan egitea. Oso pozik dabil dokekidea aukera berri honekin.
Mariasunek
aurten dituen helburuen artean ez da bakarrik pelikula hori agertzen. DATekin
beste egitasmo bat ari da prestatzen, azaroan taularatuko dena.
Zorionak
Mariasun!
Etiquetas:
DAT,
Doke Antzerki Taldea,
Handia,
Mariasun Pagoaga,
Moriarti
martes, 23 de enero de 2018
MAIDER IPUIN KONTALARIA
Beste behin ere aritu ginen txoko honetan Maider Alzelayri buruz. Dokekide gazte trebea dugu Maider eta
azken honetan egitasmo polit batean dabil, ipuin kontalari bezala. DATaren ekoizpen
berrian buru belarri sartuta ari bada ere, oraindik orduak geratzen bide
zaizkio eta bera bakarrik edo Vanessa Gonzalezekin batera Euskal Herriko puntu
askotara heldu da bere artearekin.
Biziki atsegin du
Maiderrek antzeztea eta edozein formato aukerakoa du publikoarengana heltzeko.
DATarekin daramatzan urteetan ikusle helduentzat aritu den erraztasun
berberarekin haurrentzako ipuin, alegi eta legenden esparruan ere eroso
sentitzen da Maider. Bejondeiola eta aurrera!
Informazio gehiago: http://maideralcelay.blogspot.com.es/
Informazio gehiago: http://maideralcelay.blogspot.com.es/
Etiquetas:
DAT,
Doke Antzerki Taldea,
Maider Alzelay
lunes, 24 de abril de 2017
AINGERU ALA KURRILOI? AGUR
DOKE ANTZERKI TALDEAk itxi egin du "Aingeru ala kurriloi? obraren kapitulua, oso emaitza onarekin itxi ere. Vene Herreroren zuzendaritzapean aritu zen DAT antzezlan horrekin eta kritika guztien arabera taldeak ordura arteko bere estiloa guztiz aldatu zuen, irri antzerkian ez ezik draman ondo moldatzen direla erakutsiz.
Eskerrak eman nahi dizkiete DATeko kideek, obra ikustera hurbildu zirenei. Baita kritika eta medioei, horiek gabe ezin baita zirkulua bete.
DATek bideo bat egin du obrarekin eta interesatuak koxmezubia@gmail.com helbidean eska dezake.
Halaber, obraren testua lor dezakezu helbide berdinera joz.
DAT beste egitasmo batean dago une hauetan eta 2018an irtengo da ostera antzeztokietara.
Eskerrak eman nahi dizkiete DATeko kideek, obra ikustera hurbildu zirenei. Baita kritika eta medioei, horiek gabe ezin baita zirkulua bete.
DATek bideo bat egin du obrarekin eta interesatuak koxmezubia@gmail.com helbidean eska dezake.
Halaber, obraren testua lor dezakezu helbide berdinera joz.
DAT beste egitasmo batean dago une hauetan eta 2018an irtengo da ostera antzeztokietara.
Etiquetas:
Aingeru ala Kurriloi? Josemari Velez de Mendizabal,
DAT,
Doke Antzerki Taldea,
Vene HerreRo
martes, 21 de marzo de 2017
MAIDER ALZELAI, FINALERA
![]() |
| Maider, finalaurrekoan |
Maiderrek lehiaketa honetarako Fernando Alonsoren “El hombrecito vestido de gris” ipuina hautatu du eta dokekidea euskarazko bertsioa eskaintzen ari da “Grisez jantzitako gizona” izenburuarekin.
Ipuin kontaketarako duen trebetasuna beste bi finalistekin lehiatu beharko du Maiderrek: Ane Gebara gasteiztarra eta Amaia Pagola tolosarra. Hitzordua, gaueko 10etan, Ordiziako Barrena jauregian.
Animo Maider! Zailena egin duzu!
Argazkia: Joxe Otaduy
Etiquetas:
Aingeru ala Kurriloi? Josemari Velez de Mendizabal,
DAT,
Doke Antzerki Taldea,
Maider Alzelay
domingo, 5 de febrero de 2017
AURRERA DOA LA CASA DE BERNARDA ALBA
![]() |
| Vene Herrero |
Vene Herrerorekin batera - Bernardaren paperean- Olatz Ganboa, Idoia Merodio, Nagore Navarro, Leire Orbe, Carmen Pardo, Aiora Sedano eta Yannick Vergara bikain ari dira Federico Garcia Lorcaren antzezlan ospetsuaren bertsio berrian, Itziar Lazkanoren zuzendaritzapean.
David Barbero antzerki kritikoak dio bere blogean ekoizpen honen inguruan:
"Destacar el serio y concienzudo trabajo realizado por cada una de las actrices en esa construcción del personaje individual y en su contribución al desarrollo coral absolutamente necesario en esta obra. Habría que felicitar a todas y cada una"
Desberdintasuna eta emakumearen aurkako bortizkeria atzetik datozen modelo kulturalen irrazionaltasunetik elikatzen direla islatzen da Garcia Lorcaren obran, tentsio jarrikian garatutako testu aberatsari esker.
Emanaldiak otsailaren asteburuetan izango dira Bilboko Ribera de Deusto, 47ko P6 antzokian.
Argazkia:P6 antzerki laborategia
Etiquetas:
La casa de Bernarda Alba,
Vene HerreRo
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





