Mostrando entradas con la etiqueta Oñati. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Oñati. Mostrar todas las entradas

jueves, 22 de noviembre de 2018

AZAROAREN 23an ESTREINALDIA OÑATIN

Bihar, azaroaren 23, estreinatuko du Doke Antzerki Taldeak bere obra berria, Oñatiko Santa Ana antzokian. Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena dela eta, erakundeak 2018an zehar eratutako XVIII. Kongresuaren amaiera gisa DATek bere obra berria eskainiko die kongresukideei eta, biharamunean, publiko orokorrari.

Hamaika amaren seme (alaba) da Josemari Velez de Mendizabalek idatzitako antzezlana eta egileak azaldu duen moduan, "Antzezlana euskal gizartearen ezohiko ikuspegia da, Euskal Herriaren bilakaera historikoa aurkezten baitu, 2018an mende osoa betetzen duen Eusko Ikaskuntzaren bizitzan barreneko ibilbide paralelotik" 

Bi egunez ibiliko da DAT Oñatin, hilaren 24an ere - Eusko Ikaskuntzaren Mendeurreneko ospakizunei amaiera emanez- Santa Anako eszenategi berdintsuan arituko baita publiko osoari zabalik izango den emanaldian.




Argazkiak: DAT

lunes, 14 de mayo de 2018

AZAROAK 23

Oñatin izango da, azaroaren 23an. DATek bere obra berria estreinatuko du. Entseguetan jo eta ke ari dira kideak, Aramaio eta Arrasaten. Zailasunak zailtasun,  taldeak -kide berri ugarirekin- gogoz dihardu eta ilusioarekin begiratzen diote egutegiari, izan ere dagoeneko zenbait emanaldi hitzartuta dituzte.



Lua txikiak ere bere ekarpentxoa egin nahi izan dio gaurko idazkiño honi. Ate joka ari dira gazte asko DATen ateetara, antzerki lanetan enbarkatzeko irrikan. Denentzat izango da aukera.


Argazkiak: DAT eta Lua

lunes, 25 de febrero de 2013

PARADISUKO ATEAN, AGUR


Dokekideak eta teknikoak, Santa Ana antzokian
Atzo Oñatin eman genion amaiera PARADISUKO ATEAN obraren ekoizpenari. Puntu eta beste orrira jo dugu, beraz, eta 2011ko irailean hasi genuena otsaileko igande elurtsu batean bukatu dugu. Eta oso pozik, gainera, arras interesgarria gertatu baitzaigu DATen laugarren obra honen ibilaldia. Iazko ekainaren 1ean izan zen lehen saio publikoa, Arrasateko Amaia antzokian, eta Oñatiko Santa Ana antzokian izan zen azkena, atzo arratsaldean.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu, hilabete hauetan gurekin egon zareten guztiei. Komunikabideak, teknikoak... publikoa. Benetan, esker mila.

PARADISUKO ATEAN erronka bat izan zen DAT-rentzat eta oso nota positiboarekin itxi dugu gure historiaren laugarren kapitulua. Hor dago gure lekukotasuna: "Eskuak elkarri", "Actto para la Noche Buena", "Iragana iragan" eta jadanik iragana ere den "Paradisuko atean".

martes, 12 de febrero de 2013

PARADISUKO ATEAN, OÑATIN

Hil honen 24an izango da PARADISUKO ATEAN obrarekin eskainiko dugun azken saioa. Behintzat, oraingoz. Azken emanaldia Oñatiko Santa Ana antzokian izango da, arratsaldeko 7´30etan.

Iazko ekainean hasi ginenetik aukera zabalak izan ditugu obra antzeztoki desberdinetan azaltzeko eta egindakoarekin  itxitzat ematen dugu. Oñatiko hitzordu hori, beraz, puntu eta beste lerrora izango da. Obra berdinarekin inoiz itzuliko ote garen asmatzerik ez dagoenez gero, laster arte bat esango dugu.

Oñatiko emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude http://www.barrabarra.eu/events/buy/474 tokian.



Jakina, oraindik DATen azken ekoizpena ikusteko aukera izan ez dutenak gonbidatuta daude Oñatira.