Modu
txikitxoan parte hartu zuen "Handia" filmerako txaloak oraindik
amatatu ez direnean, beste egitasmo batean ari da Mariasun Pagoaga dokekidea,
oraingoan ere Moriarti ekoizlearen eskutik. Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak
idatzitako gidoia da. Laburmetraia formatoan errodatuko da eta "Mateoren
ama" izango du titulua. Dagoeneko, entseguetan ari dira. Mariasunek bi pertsonaiari eman beharko dio
bizitza. A! Eta gainera, Mariasunek pelikulan Arrasateko kaleko euskalkia erabiliko du.
Dokekidearen
zine-eskarmentuko zenbatgarren pelikula dueneko kontua galdu dugunean - zazpigarrena, oker ez bagaude-
Mariasunek biziki eskertzen du Moriartikoek berarengan berriz ere jarritako
konfiantza. Beti esan duen moduan, luxu bat da Arregi, Goenaga, Garaño eta abarrekin
lan egitea. Oso pozik dabil dokekidea aukera berri honekin.
Mariasunek
aurten dituen helburuen artean ez da bakarrik pelikula hori agertzen. DATekin
beste egitasmo bat ari da prestatzen, azaroan taularatuko dena.
Zorionak
Mariasun!
ZORIONAK !!!
ResponderEliminartxalogarria. Hor zabiltzate, zinea, ipuingintza eta antzerkia. ZORIONAK TXAPELDUNAK. benetan harro egoteko modukoa.
ResponderEliminarMaite zaituztet
Eskerrik asko, Itziar!!! Guk ere bai (maite zaitugu)!
Eliminar