VENE HERRERO, DOKE ANTZERKI TALDEAREN zuzendaria, antzerki proiektu eder batean dago sartuta buru belarri. Eta hil honetan bertan estreinatuko dute, Bilbon.
BERNARDA ALBAREN ETXEA dugu egitasmoa, eta hil honen 20an emango da lehen aldiz, Bilboko Zorrozaurreko Pabiloi 6 deritzanean. Hil honetan, 20-21-22, 27-28 eta 29an eskainiko dute. Baita otsaileko asteburuetan ere. Sarrerak Internet bidez lor daitezke, jadanik.
Vene Herrerok Bernarda Albaren papera egiten du. Gainerako aktoresak Olatz Ganboa, Idoia Merodio, Nagore Navarro, Leire Orbe, Carmen Pardo, Aiora Sedano eta Yannick Vergara ditugu eta zuzendaria Itziar Lazkano da.
Vene Herrerok azaltzen digu oso erronka interesgarria izan dela berarentzat Federico Lorcaren egintza hau. "Oparia balitz bezala hartu dut" aitortzen du, eta gogora ekarri nahi izan ditu talde osoaren hitzak:
"Pabellón nº 6 Antzerki Laborategira zenbait EMAKUME, antzerkiko
profesionalak, bildu gara, BERNARDA ALBAREN ETXEA mirari poetikoak adierazten duen zapalkuntza
patriarkal aluaren iraunkortasunaren kontrako oihu iraultzailea jasotzeko.
Iragan hurbilerako bidaia, lau belaunalditako jauzia hain zuzen, EMAKUMEAREN
AURKAKO DESBERDINTASUN ETA BORTIZKERIAren erroak atzetik datozkigun modelo
kulturalen irrazionaltasunetik elikatzen direla ulertzeko. Denok ezagutzen dugu
klasiko honen amaierako esaera. Bere alabaren heriotzaren ostean, matriarka
handiak betiko irtenbide ergela inposatzen du: “Isiltasuna, isiltasuna esan
dut! Isiltasuna…”… Guk horri ezetz esaten diogu"
No hay comentarios:
Publicar un comentario