miércoles, 23 de noviembre de 2016

ABADIÑOKO ANTZERKIÑON, AZAROAK 26

Antzerkiño deritzan antzerki zikloaren aurtengo amaieran egongo da DOKE ANTZERKI TALDEA, datorren larunbatean, hilak 26. Azaroaren 5ean ekin zitzaion II. Antzerki Jaialdiari eta bertan arituko DAT "Aingeru ala kurriloi?" antzezlanarekin. 

Abadiñoko Udalak eta Banarte taldeak elkarrekin antolatutako jaialdi honek ezagutzera eman nahi du Euskadiko antzerki talde amateurren lana. Aurtengo edizioan Zallako Antifaz eta Ortuellako Fierabrás taldeak eta Altsasuko Tarima Beltza izan dira orain arteko gonbidatuak. Gazteleraz ihardun dute. Larunbatean DATi dagokio txanda.


Oso aukera edertzat jo dute dokekideek Abadiñoko erakustaldi honetan esku hartzea. Aurreneko aldiz da DAT jaialdi batean gonbidatu moduan aritzen dela. 

Hitzordua, beraz, Abadiñoko Errota Kultura Etxean, larunbata 26, arratsaldeko 8etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario