DOKE ANTZERKI
TALDEAk esku hartuko du, Aramaioko Udalak herriko hiru Urrezko Zeledoiekin,
aste buru honetarako prestatutako egitarau zabalean. Larunbatean, hilak 10, arituko da taldea.
DATeko kidea den
Josemari Velez de Mendizabal lagunaz gain, Rafa Mendialdua eta Sabin Salaberri
dira beste bi aramaioarrak, Gasteiz hiriaren saririk herrikoiena den Urrezko
Zeledoia golardoa jaso dutenak. Eta Udalak hiru herritarren ekarpenaz zenbait ekitaldi
antolatu ditu. Horietako batean DATak “Galderak” bere azken lana antzeztuko du.
Taldea, Sabin Salaberrirekin, 2008an |
Larunbateko emanaldia, Aramaioko Antzokian izango da,
arratsaldeko, 8etan.
Sarrerak doan izango dira eta azkenetako aukera izango da obra hau ikusteko,
otsailean DATa beste obra baten prestaketan sartuko baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario