Doke Antzerki Taldearen (DAT) hamargarren urtemuga ospatu
nahian dokekideek taula gainera eramango dute 2014an obra berri bat. GALDERAK
da lan berria eta maiatzaren 31an eskainiko dute lehen aldiz Aramaioko Kultura
Etxean
"Eskuak elkarri" 2004 |
Hamar urte eman dira, Arrasateko Amaia Antzokian Doke
Antzerki Taldea (DAT) izango zenaren lagunak “Eskuak Elkarri” antzezlan
musikatua eskaintzeko abentura artistikoan enbarkatu zirenetik. Ordu asko
korritu dira egun hartatik eta DATek Euskal Herriko antzeztokiak ezagutu ditu,
bere lanaren bitartez.
GALDERAK obra honekin, euskal antzerkiaren ekoizpenari
bultzadatxo berri bat eskaini nahi diote DATetik.
Egunero edozein
une eta tokitan berez sortzen diren galdera bitxi, arraro eta, batzuetan,
ergelen inguruan garatzen du obrak ardatz nagusia. Nork berak galderen
planteamendutik bizitzari eskaintzen dion erantzuna da obraren haria,
binomioen araberako etenik gabeko prozesuan.
Doke Antzerki
Taldearen orain arteko ibilbideari eutsi nahi izan zaio oraingoan ere eta
paradoxetan sartuta, umorezko klabea ahalbidetzen zaio antzezpeneko entramatuari.
Josemari Velez de Mendizabal dokekideak idatzi du GALDERAK. Itziar Rekalde da berriz ere ekoizpenaren zuzendaria. Eta honako hauek ditugu oraingo antzezleak: Arantza Ezkurrra, Mikel Irastorza, Mariasun Pagoaga, Itziar Rosado, Marga Mercader, Dorita Murgia, Mikel Dominguez, Josemari Velez de Mendizabal.
Argiztapeneko teknikaria Fernando Martinez de Eredita da eta ekoizpen berri honetarako kartelaren egilea Eneritz Tirados.

Aramaion izango da, beraz, aurreneko emanaldia, maiatzaren 31an,
arratsaldeko 8etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario