viernes, 10 de enero de 2014

MARIASUN PAGOAGAREN SEIGARRENA



Berak parte hartutako beste bi pelikula oraindik estreinatu gabe direnean, errodaje berri batean sartuko da Mariasun Pagoaga, Doke Antzerki Taldeko kidea, datorren hilean. Aktoresa agertuko den seigarren pelikula izango da. 

“Lasa eta Zabala” izango du titulua film berriak eta, suposa daitekeen bezala, Jose Antonio Lasa eta  Jose Ignazio Zabala gazteen inguruko tragedia izango da ardatz nagusia. GALek buruturiko bahiketa eta hilketa deskribatuko du eta Pablo Malo zuzendariak istorio errealista eskaini nahi du eta ez on eta gaiztoen kontrako pelikula horietakoa. 


Lasaren ama izango da Mariasun pelikulan eta sei egunetako errodajea egokitu zaio. Otsail eta Martxoko hiruna egunetan zuzendari donostiarraren aginduetara jarriko da, bi hizkuntzak erabiliko diren zinta honetan, beti bezala, bere onena eskaintzeko. 


 Mariasun Pagoagaren orain arteko filmografia honako hauxe da:  “80 egunean” (2009) “Bi anai” (2010)  “El precio de la libertad” (2011) “Loreak ” (2013)  "Tres mentiras" (2013) “Lasa eta Zabala” (2014)  Bestalde Goenkale telesaioan ere ikusi ahal izan dugu DATeko kidea. Pelikuletako azken biak oraindik estreinatu gabe daude baina pantaila handira laster iritsiko direla baieztatu digu.



Zorionak Mariasun!


Aurreko informazioa:

Argazkiak: Mariasun Pagoaga 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario