jueves, 27 de noviembre de 2014

"GALDERAK", ABENDUAN


DOKE ANTZERKI TALDEAK honako toki hauetan eskainiko du bere obra "GALDERAK", abenduan.



NOIZ
NON
TOKIA
ORDUA
12 eta 13
Arrasate
Amaia Antzokia
20etan
19
Gasteiz
Hegoaldeko Gizarte Etxea
20etan
27
Aretxabaleta
Arkupe Kultura Etxea
19´30etan



Arrasateko emanaldietarako sarrerak (10 euro) nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin eta helaraziko dizkizugu:




INFORMAZIO GEHIAGO
http://dokeantzerkitaldea.blogspot.com.es/2014/06/galderak-abiatu-gara-aramaiotik.html






viernes, 10 de octubre de 2014

IKASTAROA AZAROAK 1 ETA 2an

 DOKE ANTZERKI TALDEAK (DAT) ikastaro berri bat eratu du, azaroaren 1 eta 2 egunetan, goiz eta arratsaldeko saioetan. Aurrekoetan bezala, oraingoan ere Ana Perez irakaslea izango da ikastaroaren arduraduna. Eta bi egunetako programazioa Aramaioko Kultura Etxean izango da.

Ikastaroa nahi duten guztientzat dago zabalik, baina matrikulatuen kopurua hamabostera dago mugatua. Inskripzioaren prezioa, 50 euro dira.

Gazteleraz izango da bi egunetako gaien tratamendua, ondoko zehazkizun nagusiekin:





      CUERPO EXPRESIVO e IMAGINACIÓN 



       OBJETIVOS GENERALES:

a)    Buscar la calidad de la acción que maneja cada  actor-actriz sin importar el estilo de teatro que estemos manejando, realista, expresionista, naturalista etc.

b)    Provocar como interpretes una  manera de pensar, de ejecutar, de abordar cada acción que se realice.

c)    Encontrar significados propios, una emotividad propia.

d)    Permitir el equilibrio entre las tres lógicas: la física, la emocional y la mental.

e)    Estimular y enriquecer el desarrollo para la propuesta escénica y la comprensión de contenidos.

  

       OBJETIVOS ESPECIFICOS:

1.    Cambiar  el enfoque de atención.

2.    Crear la base de una de un entendimiento visual  y no del entendimiento verbal necesariamente.

3.    Activar emociones y la imaginación.

4.    Provocar y escuchar el profundo sentimiento  y transformarlos en acción, en experiencia con el cuerpo.  


        ITINERARIO

1.    Identificaciones

2.    Creación de atmósferas

3.    Cualidades del Movimiento o expresiones externas: de lo energético a lo sutil

4.    Improvisación: Pensamiento- emoción- sentimiento- acción.

5.    Aplicaciones al texto.


  DAT bere hamargarren urtea betetzen ari da aurten eta oraingo ikastaro honekin bultzadatxo berri bat eman nahi dio antzerki zaletasunari Deba Goienean.

  Ikastaroa burutuko duten ikasleak DATen proiektuetan sartu ahal izango dira.

   Interesatuak idatzi: koxmezubia@gmail.com


  Argazkia:  Fernando de la Hera



miércoles, 3 de septiembre de 2014

MARIASUN PAGOAGA GOENKALEN

Mariasun, "Galderak" antzezlanean 
Mariasun Pagoaga, Doke Antzerki Taldeko kiderik ezagunena, EITBko Goenkale telesailean izango dugu laster. Datorren astelehenean, irailak 8an, ekingo die grabaketei euskal telebista kateak Donostiako Miramonen daukan egoitzan.

Amalia Etxegaray izango da Mariasun telesailean, eta sendi bateko matriarka dugu, farmazia baten jabearen alarguna, hain zuzen.  Bere bizitza ez du bat ere erreza, eta korapiloz korapilo ibiliko da kapitulu desberdinetan. 

Hogeitabatgarren denboraldiari ekingo dio Goenkalek eta orain grabatuko dituzten kapituluak 2015ean emango bide dituzte. Mariasunek lehen ere hartu izan du parte telesail arrakastatsu honetan, 2013an hain zuzen, eta orduan Sor Marina mojaren betebeharra egokitu zitzaion.
"Galderak· antzezlaneko beste une batean

Berriz ere, Mariasun, zorionik beroenak zure urrats berri honengatik. Eta segi dezatela zurekin kontatzen euskal zinemagintzan zein telebistan. Antzerkia ahaztu gabe, jakina.


Horren harira esan daiteke Mariasunek oso hil okupatua duela iraila, Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialera aurkeztuko baitira berak Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren aginduetara 2013an parte hartu zuen "Loreak" filma eta Pablo Maloren zuzendaritzapean aurten errodatutako "Lasa eta Zabala".
Halaber,  datorren astean aurkeztuko da Bilbon beste pelikula bat, "Tres mentiras" izenekoa, Ana Murugarrenen zuzendariarekin errodatu zuena. Hilabete lanpetua, beraz, Mariasunena.

Argazkiak: Doke Antzerki Taldea




lunes, 2 de junio de 2014

GALDERAK: ABIATU GARA ARAMAIOTIK

"Galderak" jada errealitatea da antzerki lan bezala. Aramaioko Kultura Etxeko antzeztokira igo ginen lehengo larunbatean -maiatzaren azken eguna- eta gustura aritu ginen publiko zabal baten aurrean.
                                                                                                                         Hamargarren urtemuga ospatzeari modurik

hoberenean ekin genion: antzezten. Horixe izan baita azken hamarkadako gure helburua eta ez beste ezer.                               


Euskal herri antzerkiari aletxo berri bat eskaintzen ari gatzaizkio





  Modu zuzenean










    Duintasunetik




  



 BIDEAN SEGITZEN   DUGU













HURRENGO EMANALDIAK 
 

miércoles, 28 de mayo de 2014

HAMAR URTEKO HISTORIA



DOKE ANTZERKI TALDEAren historia txiki bat azaldu da gaur “Hots begi danbolinak” blogean. Hamar urteko ibilbidea burutua, erronka berrietarako prestatzen ari gara, betiko jarrera apaletik: euskal herri antzerkia bultzatu nahi dugu. 

Hasi ginenetik helburu berdinak mugiarazi gaitu eta gure taldetik igaro diren kide guztiok izpiritu horrekin jardun dugu.   

Txoko honetatik, hamar urte hauetan gurekin modu batean edo bestean egon zaretenoi: eskerrik asko. Bidean topo egiten segituko dugu.

Hona hemen historia irakurtzeko helbidea: