miércoles, 3 de septiembre de 2014

MARIASUN PAGOAGA GOENKALEN

Mariasun, "Galderak" antzezlanean 
Mariasun Pagoaga, Doke Antzerki Taldeko kiderik ezagunena, EITBko Goenkale telesailean izango dugu laster. Datorren astelehenean, irailak 8an, ekingo die grabaketei euskal telebista kateak Donostiako Miramonen daukan egoitzan.

Amalia Etxegaray izango da Mariasun telesailean, eta sendi bateko matriarka dugu, farmazia baten jabearen alarguna, hain zuzen.  Bere bizitza ez du bat ere erreza, eta korapiloz korapilo ibiliko da kapitulu desberdinetan. 

Hogeitabatgarren denboraldiari ekingo dio Goenkalek eta orain grabatuko dituzten kapituluak 2015ean emango bide dituzte. Mariasunek lehen ere hartu izan du parte telesail arrakastatsu honetan, 2013an hain zuzen, eta orduan Sor Marina mojaren betebeharra egokitu zitzaion.
"Galderak· antzezlaneko beste une batean

Berriz ere, Mariasun, zorionik beroenak zure urrats berri honengatik. Eta segi dezatela zurekin kontatzen euskal zinemagintzan zein telebistan. Antzerkia ahaztu gabe, jakina.


Horren harira esan daiteke Mariasunek oso hil okupatua duela iraila, Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialera aurkeztuko baitira berak Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren aginduetara 2013an parte hartu zuen "Loreak" filma eta Pablo Maloren zuzendaritzapean aurten errodatutako "Lasa eta Zabala".
Halaber,  datorren astean aurkeztuko da Bilbon beste pelikula bat, "Tres mentiras" izenekoa, Ana Murugarrenen zuzendariarekin errodatu zuena. Hilabete lanpetua, beraz, Mariasunena.

Argazkiak: Doke Antzerki Taldea




No hay comentarios:

Publicar un comentario