Mostrando entradas con la etiqueta udalekuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta udalekuak. Mostrar todas las entradas

jueves, 22 de julio de 2021

ANTZERKI UDALEKU DIBERTIGARRIAK

 


Amaitzear daude Dokeren 2021eko udalekuak. Lehen aldiz, Maider Alcelayren eskutik Arrasate eta inguruko gazte batzuek, modu dibertigarrian, antzerkiaren zirrikitu erakargarrietatik sartzeko aukera izan dute. Ongi planifikatutako antzez lanean zeharreko ibilaldi gozoa
burutu dute eta antzerkia zer den eta zertarako balio duten ikasi ahal izan dute. 

Bi aste beteak izan dira eta oinarri sendoa ezarri da 2022an eskaintza aberatsarekin segitzeko.

 Aupa antzerkia!

 

Argazkiak: DOKE Antzerki Taldea (Maider Alcelay)

domingo, 25 de abril de 2021

UDALEKUAK, ANTZERKIAREKIN GOZATZEKO


DOKE ANTZERKI ESKOLAK 2021ko udan Antzerki Udalekuak eskainiko ditu.

Gure helburu nagusia haur eta gazteak era dibertigarrian, euskaraz eta lagun artean, antzerkiaz gozatzea da.

·       Zer egingo dugu?

Antzez-jolasak, ipuinak asmatu eta kontatu, txontxongiloak eraiki eta beraiekin gidoi txikiak prestatu, mozorroak material desberdinekin sortu, maskarekin interpretazioa esperimentatu, itzal antzerkia ezagutu etab…..

Ahal diren ekintzak, kanpoan egingo ditugu.      

·       Taldeak gehienez 8 neska-mutilek osatutakoak izango dira.

·       Aste bateko iraupena izango du txanda bakoitzak:

Astelehenetik Ostiralera, goizeko 10.00tik 13.00etara.

      Txandak: Adin tarte bakoitzak bi aste ditu aukeratzeko.

(9-10-11 urte)

 Ekainak 28tik uztailak  2ra

 Uztailak 5tik  9ra

(12-13-14)

Uztailak 12tik  16ra

Uztailak 19tik  23ra

 ARDURADUN NAGUSIA: MAIDER ALCELAY

   Zenbatekoa:

Astebetea 100 €