domingo, 26 de noviembre de 2023

ARTISTA HANDIAK

Xabi, Maider eta Itziar

DOKE ANTZERKI TALDEAK oso maila altua eman du Dulantziko 17. Antzerki Amateurraren Jaialdian, iragan larunbatean azken jardunaldia bizi izan zuena, sari banaketarekin.

Bederatzi ziren estatu osoko taldeak, eta dokekideek garbi erakutsi dute antzezle bikainak direla. Azaroaren 10eko euren saioan arrasatearrek sekulako emanaldia borobildu zuten eta horrela ikusi zuten epai mahaiak eta publikoak ere. Suposa daitekeen bezala, hautaketarako aurkeztutako laurogeita hamar taldeetatik aukeratuak izatea, soilik, dokekideentzat saria zen. Euskaraz aritu ziren bakarrak izatea ere ez zen nolanahiko aitorpena. Eta horretan oinarrituta, Arrasateko taldea bikain aritu zen.

Azkenik, Arrasatera saririk ekarri ez duten arren, oso pozik itzuli dira… azken unera arte sariak hatzamarrekin ukitu baitituzte. Honakoa izan da emaitza, DAT-ri dagokionez:

Bigarren mailako emakume-aktore onenaren finalista: Itziar Rosado

Emakume-aktore onenaren finalista: Maider Alcelay

Gizon-aktore onenaren finalista: Xabier Latorre

Taldeak maila ona eman badu, zer esanik ez epai mahaiaren iritziz finalista izateko nabarmendu ziren hiru dokekideei dagokienez. Antzerki amateurraren antzezle apartatzat har daitezke.

Zorionak Doke Antzerki Taldeari, Vene Herrero zuzendaria buru.







Argazkiak: Joxe Otaduy


No hay comentarios:

Publicar un comentario