DOKE ANTZERKI TALDEAk “Galderak” bere obra berria eskainiko du abenduan zehar zenbait eszenategitan. Taldeko aktoresa ezaguna den Mariasun Pagoagari eta Itziar Rekalde Dokeren zuzendariari galdera bana egin dizkiegu.
Zer suposatu du obra berri honek zure ibilbide artistikoan?
Mariasun Pagoaga |
Urrats handia izan da. Aurreko lanetan
oso gustura sentitu naizen arren “Galderak” obrarekin aktoresa bezala asko irabazi dudala esango nuke. Itziar Rekaldek sakon ezagutzen du taldea eta badaki kide bakoitzari bere zukua ateratzen. Doke erreferente sendoa bilakatu
da euskal antzerki munduan eta ni oso pozik nago hasiera-hasieratik bertan
parte hartu dudalako.
Zer berezituko zenuke taldeak obra honekin lortutakoaz?
Itziar Rekalde |
Esaten den moduan, taldeak “taulak” egin ditu. Eskarmentuak bere hondarra uzten du ahalegin bakoitzean eta kide bakoitza modu espezialean aritu da “Galderak” obraren entseguekin hasi ginenetik. Nik uste dut publikoak garbi antzemango duela eskarmentu luzeko talde baten aurrean dagoela. Dokeren ekarpen berri honek argi uzten du euskal antzerkia osasuntsu dagoela.
NOIZ
|
NON
|
TOKIA
|
ORDUA
|
12
eta 13
|
Arrasate
|
Amaia
Antzokia
|
20etan
|
19
|
Gasteiz
|
Hegoaldeko
Gizarte Etxea
|
20etan
|
27
|
Aretxabaleta
|
Arkupe
Kultura Etxea
|
19´30etan
|
Arrasateko
emanaldietarako sarrerak (10 euro) nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan
gurekin eta helaraziko dizkizugu:
koxmezubia@gmail.com
INFORMAZIO GEHIAGO
http://dokeantzerkitaldea.blogspot.com.es/2014/11/galderak-abenduan_27.html
INFORMAZIO GEHIAGO
http://dokeantzerkitaldea.blogspot.com.es/2014/11/galderak-abenduan_27.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario