Itziar
Rekalde DATeko zuzendariak obra berri bat estreinatu du gaur gauean, Gasteizko
La Monstrenka aretoan. "Harriz pentsatzea" (Pensar
en piedra) bakarrizketa interaktiboa eskaini du oso emanaldi bikainean.
Bukaerako txaloek justizia egin dute, ordubete luzeko antzezpenak une
ederrak pasarazten baitizkio ikusleari.
DATeko zuzendariak gazteleraz eman
du gaurko saioa baina euskarazko bertsioa ere prestatua dauka. Obraren
dramaturgiaz Itziar bera eta Ana Perez arduratu dira.
Gonçalo Tavares, Jose Blanco eta
Itziar Rekalderen beraren testua da "Harriz pentsatzea", eta
egileek diotenez "bideko geldiune bat da; bizitza une
izoztu bat. Izateari arrazoi bat bilatu nahi izatea da, izaeraren beraren
indarrak zapalduta geratzen dena. Harriak bera geldiarazten duen pisua
adierazten du eta halaber bidea markatzeko lanabesa, aurrera egiten segitzeko
zubia. Gatazka eta babesa da"
"Mundua lotan dagoela bidaiatzea dut atsegin,
horrela gauzak arnasa modu naturalean hartzen ari ikusten baititut. Lotan
gaudenean bakarrik gara naturalak. Guztia dago dagokion tokian eta gauzak
goitik behatzen ditugu. Ikusteko gai naiz. Horregatik gustatzen zait nire burua
hainbeste. Dena lotan dagoelako, inork ikusten ez nauelako eta nire burua
ikusten dudalako gustatzen naiz" zioen Itziarrek bere
interpretazioan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario