martes, 14 de junio de 2022

DOKE ANTZERKI ESKOLAKO IZAR GAZTEEK ARTEA ERAKUSTEN



Doke Antzerki Eskolako ikasleek ikasturteari amaiera eman diote ekainaren 13 eta 14an amaia antzokian izandako emanaldiekin.

Maider Alcelay aktoresaren zuzendaritzapean 2021-22 ikasturtean zenbait haur eta gaztetxo aritu dira antzerkiaren lehen urratsak ematen, eta ondorioa “Barrerik egiten ez zekien printzesa” eta “Kukubel” antzezlan laburrak izan dira, biak ikasleek eurek idatzita.

Lerro hauetatik bihoazkie zorionik beroenak bai Maider Alcelayri baita ikasleei eurei, hain arte diziplina polit eta baliagarrian Arrasateko herriarentzako itxaropentsuak diren uneak biziarazi dituztelako.

Datorren ikasturtean gehiago. Aupa antzerkia!



































Argazkiak: DAT, Maider Alcelay

Bideoa: Mondraberri


sábado, 6 de noviembre de 2021

HELDUEN IKASTAROAREN AMAIERA


Gaur eguerdian eman zaio amaiera
“Antzezlarien interpretaziorako hastapenak” titulupeko Doke Antzerki Eskolaren helduentzako  2021eko ikastaroari. Borja Ruizen zuzendaritzapean bederatzi ikaslek interpretaziora modu ludikoan hurbiltzeko tailer bat burutu dute azken bi hilabeteotan, eta denen esanetara ikastaroa bikain aprobetxatu da. Arte eszenikoen ardatz nagusia den inprobisaziotik abiatuz, jarrera dramatikoari dagozkion oinarrizko ideia nagusiak jorratu dira azken bi hiletako asteburuetan.

 

Gaurko azken saioan Doke Antzerki Eskolaren erantzule nagusia den Vene Herrero egon da eta irakasle eta ikasle guztiak zoriontzeaz gain, Doke Antzerki Eskolaren hurrengo erronketan ere elkar ikusteko nahia azaldu die.

Eskerrik asko denei!


 

miércoles, 27 de octubre de 2021

DOKE ANTZERKI TALDEAREN GABA BALTZA


 Gaba Baltza jaia ospatuko dugu egun hauetan eta konkretuki 29an Doke Antzerki Taldeak esku zuzena hartuko du, herriko zenbait talderekin batera borobildu den egitarauan.

Herriko Plazaraino egingo den kalejira amaitua, Doke Antzerki Eskolan ari diren hamar ikaslek osatutako "Desberdin berdinak" taldeak antzezpena egingo du, hain zuzen Maider Alcelay irakaslearen "Amonaren istorioa" testuaren inguruan.

 


sábado, 23 de octubre de 2021

DOKE ANTZERKI ESKOLAREN IKASTARO BERRIA MARTXAN



Ikastaro berri bat eskaintzen ari da Doke Antzerki Eskolatik eta 2022ko ekainera arte luzatuko da prestakuntza. Kasu honetan Doke Antzerki Eskola lankidetzan ari da Debagoieneko Antzerki Plataformarekin.


Nerea Gorriti da Doke Antzerki Eskolak antolatutako ikastaro berriaren irakaslea. Hamabi ikasle heldu dira astero bi ordutako saioa burutzen ari direnak. Arrasatekoak ez ezik,  Bergara, Oñati eta Aramaiokoak ere dira antzerkiaren interpretazioan trebatu nahian dihardutenak.


jueves, 7 de octubre de 2021

BORJA RUIZEKIN IKASTEN ARI



Doke Antzerki Eskolak aurrera jarraitzen du helduentzako bere ikastaroekin.  Tailer trinkoa ematen ari dira irailean eta urrian, Borja Ruiz irakaslearen eskutik.

Interpretazioa, gorputza eta ahotsa lantzen ari da talde bat, eta oso emaitza ona lortzen ari dela esan digute ikasleek. Irakaslea bera ere gustura dago orain arte egindakoarekin.

Doke Antzerki Eskola errealitatea dugu eta bere eskaintza egonkortzen ari da.