Azken urteotan burutzen ari den ekintza egitarauari jarraiki, aurten ere DAT-ek ikastaro bat antolatu du, antzezpenaren trebakuntzan aurrera egin nahi dutenentzat.
Ikastaro berri hau maiatzaren 18 eta 19an izango da, Ana Perez irakaslearekin.
Ikasle kopurua mugatua izango da, hamabost lagun gehienez, eta jadanik izen ematea irekita dago. Ikasleen behin betiko zerrenda maiatzaren 11an ezagutuko da eta garaiz abisatuko zaie hautatutakoei.
GAIA: Testuen lanketa
NON: Aramaioko
Kultura Aretoan
NOIZ: Maiatzaren
18an, Goizeko 9etatik arratsaldeko 6´30ak arte; maiatzaren 19an, goizez.
PREZIOA: 50 Euro.
INTERESATUEK
idatzi behar dute: koxmezubia@gmail.com
Ana
Perez: 1991tik antzerkiaren munduan buru belarri sartuta, Donostiako Arte
Eszenikoen Tailerreko koordinatzaile eta kudeatzailea da.
Argazkia: Fernando de la Hera