domingo, 25 de abril de 2021

UDALEKUAK, ANTZERKIAREKIN GOZATZEKO


DOKE ANTZERKI ESKOLAK 2021ko udan Antzerki Udalekuak eskainiko ditu.

Gure helburu nagusia haur eta gazteak era dibertigarrian, euskaraz eta lagun artean, antzerkiaz gozatzea da.

·       Zer egingo dugu?

Antzez-jolasak, ipuinak asmatu eta kontatu, txontxongiloak eraiki eta beraiekin gidoi txikiak prestatu, mozorroak material desberdinekin sortu, maskarekin interpretazioa esperimentatu, itzal antzerkia ezagutu etab…..

Ahal diren ekintzak, kanpoan egingo ditugu.      

·       Taldeak gehienez 8 neska-mutilek osatutakoak izango dira.

·       Aste bateko iraupena izango du txanda bakoitzak:

Astelehenetik Ostiralera, goizeko 10.00tik 13.00etara.

      Txandak: Adin tarte bakoitzak bi aste ditu aukeratzeko.

(9-10-11 urte)

 Ekainak 28tik uztailak  2ra

 Uztailak 5tik  9ra

(12-13-14)

Uztailak 12tik  16ra

Uztailak 19tik  23ra

 ARDURADUN NAGUSIA: MAIDER ALCELAY

   Zenbatekoa:

Astebetea 100 €


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario