lunes, 26 de noviembre de 2018

HAMAIKA AMAREN SEME (ALABA): PRESTATZE LANAK

Hamaika amaren seme (alaba) antzezlanak bere ekoizpen prozesu luzexka izan du. Kideak elkar ezagutzetik estreinu-egunera arte ia bi urte eman dira, lanean. Orduak sartu dira, baina polita gertatu da. Hona hemen une horietako batzuk, argazkitan.

Elkar ezagutuz, Aramaion. 2017ko otsailaren 2


Lehen entsegua, Aramaion. 2017ko apirilaren 9

Sabin Salaberrirekin bilera Gasteizen. 2017ko urriaren 10

Entsaiatzen ari, Aramaion.2018ko martxoaren 17

Entsaiatzen ari, Arrasaten. 2018ko martxoaren 24

Bat gehi Hiru. 2018ko maiatzaren 3

Arizmendi Ikastolaren lokalean, Arrasaten. 2018ko maiatzaren 10ean

Baita ere...



jueves, 22 de noviembre de 2018

AZAROAREN 23an ESTREINALDIA OÑATIN

Bihar, azaroaren 23, estreinatuko du Doke Antzerki Taldeak bere obra berria, Oñatiko Santa Ana antzokian. Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena dela eta, erakundeak 2018an zehar eratutako XVIII. Kongresuaren amaiera gisa DATek bere obra berria eskainiko die kongresukideei eta, biharamunean, publiko orokorrari.

Hamaika amaren seme (alaba) da Josemari Velez de Mendizabalek idatzitako antzezlana eta egileak azaldu duen moduan, "Antzezlana euskal gizartearen ezohiko ikuspegia da, Euskal Herriaren bilakaera historikoa aurkezten baitu, 2018an mende osoa betetzen duen Eusko Ikaskuntzaren bizitzan barreneko ibilbide paralelotik" 

Bi egunez ibiliko da DAT Oñatin, hilaren 24an ere - Eusko Ikaskuntzaren Mendeurreneko ospakizunei amaiera emanez- Santa Anako eszenategi berdintsuan arituko baita publiko osoari zabalik izango den emanaldian.




Argazkiak: DAT

martes, 20 de noviembre de 2018

HAMAIKA AMAREN SEME (ALABA) EMANALDIAK


Atzo Donostian egindako prentsaurrekoaren ostean, ezagunak ditugu DATek Hamaika amaren seme (alaba) obrarekin izango dituen emanaldiak.


Azaroak 23-24 
Oñati.  Santa Ana Antzokia

Abenduak 2
Arrasate. Amaia Antzokia

Abenduak 16
Aramaio. Kultura Etxeko Antzokia

Urtarrilak 12
Iruñea: Iturramako Civivox Antzokia

Urtarrilak 26
Bilbo. Arriaga Antzokia

Otsailak 2
Donostia. Antzoki Zaharra

Otsailak 12
Gasteiz. Felix Petite Antzokia


domingo, 18 de noviembre de 2018

HAMAIKA AMAREN SEME (ALABA)


Ozen esaten ari zena, azkenik, ofiziala da eta gure txoko honetan ere eman dezakegu ezagutzera Doke Antzerki Taldearen azken ekarpenaren nondik norakoa. Buru belarri ibili gara sartuta azken urtean ekoizpen berriarekin: Hamaika amaren seme (alaba)

Eusko Ikaskuntzaren enkarguz Josemari Velez de Mendizabal DATen kideak, erakunde horren mendeurrenerako lan bat idatzi zuen. Testua Vene Herrero DATen zuzendariaren eskuetan ipini zuen eta horri aurrera eramateko oinarri egokia zela iruditu zitzaion. Horren ondorioa da, azaroaren 23an Oñatin estreinatuko den antzezlana.

Orain arteko bidean lan asko izan da. Hasteko, obraren atal desberdinak hobeto ulertzen lagun lezakeen musika sortu behar zen. Norengana jo? DATek Sabin Salaberri musikari aramaioarrarengan pentsatu zuen, lankidetzan aritu baitira orain baino lehen ere, emaitza onarekin. Beraz, Sabinek musika konposatu eta egokitu du.

Bestalde, bistan zegoen DATen ohiko antzezleez gain beste kide batzuen laguntza ezinbestekoa zela. Eta taldeak Aramaion jarri zituen begiak, hain zuzen ere Papargorri abesbatzan. Larraitz Arriolabengoa zuzendariak lehen unetik ilusio handiarekin batu zuen abesbatzaren zenbait kideren ekarpena eta aramaioarrak primeran egokitu dira DATen dinamikara.

Lerro hauen buruan jarritako kartelari erreparatuz, garbi dago DATek zein artista plastikorengana jo zuen, eszenografia prestatzeko: Iñigo Arregi. Eskulturgile arrasatearrak dimentsio aproposa eman dio obraren eszenifikazioari.