miércoles, 5 de junio de 2019

DOKE ETA FORMAKUNTZA

DOKE ANTZERKI TALDEAK (DAT), urtero lez, formazio saioak antolatu ditu. Aurten Itziar Lazkano aktore eta zuzendaria gidatzen ari da ikastaro trinkoa.Dokekideak zein taldean ez dauden pertsonak ere ari dira parte hartzen saio hauetan.

Formazioa aktorearen lanarentzako ezinbesteko baldintza delako antolatzen ditu urtero DATek saio hauek. Aurtengoa ordea, ordutan luzeagoa izango da: 6 egunetan banatuko da, egun bakoitzean hiru ordutako saioak egingo dituztelarik. Zehazki, interpretazioa eta ahotsa da lantzen ari direna.

Dokeren helburua ikasten jarraitzea  da, geroz eta aktore osatuagoak izateko eta sortuko diren antzezlan eta ekintzetan geroz eta kalitate hobeagoa eskeintzeko. Beraz, jarraitzen dugu gure bidea egiten, formatzen eta proiektu berriak garatzen.

Egon adi!