miércoles, 27 de octubre de 2021

DOKE ANTZERKI TALDEAREN GABA BALTZA


 Gaba Baltza jaia ospatuko dugu egun hauetan eta konkretuki 29an Doke Antzerki Taldeak esku zuzena hartuko du, herriko zenbait talderekin batera borobildu den egitarauan.

Herriko Plazaraino egingo den kalejira amaitua, Doke Antzerki Eskolan ari diren hamar ikaslek osatutako "Desberdin berdinak" taldeak antzezpena egingo du, hain zuzen Maider Alcelay irakaslearen "Amonaren istorioa" testuaren inguruan.

 


sábado, 23 de octubre de 2021

DOKE ANTZERKI ESKOLAREN IKASTARO BERRIA MARTXAN



Ikastaro berri bat eskaintzen ari da Doke Antzerki Eskolatik eta 2022ko ekainera arte luzatuko da prestakuntza. Kasu honetan Doke Antzerki Eskola lankidetzan ari da Debagoieneko Antzerki Plataformarekin.


Nerea Gorriti da Doke Antzerki Eskolak antolatutako ikastaro berriaren irakaslea. Hamabi ikasle heldu dira astero bi ordutako saioa burutzen ari direnak. Arrasatekoak ez ezik,  Bergara, Oñati eta Aramaiokoak ere dira antzerkiaren interpretazioan trebatu nahian dihardutenak.


jueves, 7 de octubre de 2021

BORJA RUIZEKIN IKASTEN ARI



Doke Antzerki Eskolak aurrera jarraitzen du helduentzako bere ikastaroekin.  Tailer trinkoa ematen ari dira irailean eta urrian, Borja Ruiz irakaslearen eskutik.

Interpretazioa, gorputza eta ahotsa lantzen ari da talde bat, eta oso emaitza ona lortzen ari dela esan digute ikasleek. Irakaslea bera ere gustura dago orain arte egindakoarekin.

Doke Antzerki Eskola errealitatea dugu eta bere eskaintza egonkortzen ari da.