Duela lau urte ekin zion Mariasunek zine
karrerari, hain zuzen ere Garayo eta Goenaga zuzendariek hautatu baitzuten,
orain arte dokekideak errodatutako pelikularik ospetsuenerako: “80 egunean”
Gero etorri ziren “Bi anai”, 2010ean, Imanol Rayo zuzendariarekin; “El
precio de la libertad”, Ana Murugarren zuzendariaren eskutik 2011an.
Aurreneko kasuan bezala, Moriarti Produkzioak etxeak ekoiztuko du “Loreak
errepidean” pelikula.
Mariasun Pagoaga "Iñaxi" pertsonaia izango da eta Dokeko kideak esan digu:
Mariasun Pagoaga "Iñaxi" pertsonaia izango da eta Dokeko kideak esan digu:
“Moriartitik deitu
nindutenean oso pozik jarri nintzen, Jon eta Jose Mari zuzendariekin lan egitea
gozada bat delako. Oso txikitxoa da niri dagokidan lana, baina hala ere
baiezkoa eman nien birritan pentsatu gabe. Oker ez banago, Itziar Aizpuruk ere –“80
egunean”eko ko-protagonista- parte hartzen du; eta “Bi anai” errodatu nueneko
Aitor Vitoria zuzendariordea ere proiektu berri honetan dago. Beraz, lagun berriak
izango ditudan arren lehendik ezagututakoak berraurkituko ditut. Maiatzean errodatuko ditut nire zatiak, Donostian”
Zorionak Mariasun. Badakizu, ez dago lau
bostik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario